XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezin pentsa daiteke testu dramatikorik pertsonaia edo pertsonaien bizitzaren kontakizunean eztabaida edo konfliktorik ez badago. Antzerki munduan gaur egun ezagutzen den protagonista-Antagonista izatearen arrazoia da gatazka.

Kolorea. Aurreneko Gatazka ezagutu eta aztertu behar dugu. Gatazkaren funtsa aurkitu eta ondoren bi indarren oreka mantendu. Antzezkizuneko unean ikuslegoa bereganatzeko gatazkaren oreka, konfliktoaren bi aldeena, ezin bestekoa da.

Erritmoa. Antzerkiaren izaeran erritmoak garrantzi handia du, gestu batean ala antzezkizunaren Klimaxa nahi badegu erritmoa ezin bestekoa zaigu aurreneko bi zutabeak bizidunak egiten baiditugu.

Zutabe bakoitzak zeregina du textu dramatikoan eta nola ez antzezkizuna taularatzen danean.

Egitura alorra aztertzerakoan, egitura klasikoetara makurtuko naiz, adibidez: Traxedia, Irriantzerkia, Historikoak, eta abar.

1.- Omendutako egileek xurgatutako antzerki giroa.

A. Arzelus eta A. Mª Labayen hobeto ulertzeko sasoi jakin bateko euskal antzerkiaren garapenari begiradatxo bat eman behar diogu. Mende honen hasierako lehen 36 urtetan, euskal antzerkiaren zurrunbiloaren muina Donostian kokatua egon zen. Iztunde Eskola bere etxea izanik bere eraginez mugitzen zen beste lekuetako euskal antzerkia. Aipatutako bi antzerkilari hauek euskal antzerkiaren muinarekin lotuta zeuden bertan une batean partaide izanik.

Lan honen azterketak Donostiako antzerkia du ardatz, beste Lurraldeetan egin izan dena ahaztu gabe.